XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauetariko baten antzeko den elementu baten elektroi banaketa egin Br esate bateko.

Zer komuntasun nabaritzen duzu antzeko elementuen konfigurazioen artean? - Baltzuan jarri (IR-IK).

- Ondoko ariketok egin (IK): Beren propietateetan antzekoak diren elementu-taldeen elektroi konfigurazioa idatzi.

Honakook esate baterako.

Elementua / Elektroi banaketa.

Elektroi banaketa hauen artean zer komuntasun dagoen adierazi.

Bi talde edo familia desberdinekin konparatu.

Ba al da antzekotasun hau bi familien konfigurazioen artean? Hemendik ateratzen den, elementu baten propietate eta elektroi konfigurazioaren arteko erlazioa adierazi.

- Baltzuan jarri, azken geruzako elektroiei balentzi elektroia deituz (IR-IK).

- Aurrez aurkitu den erlazioa, balentzi elektroi kontzeptua erabiliz adierazi (IK): - Elektroiak gas noblearen egitura hartzeko duten joera gogora arazi (IR).

- Ondoko ariketak burutu, planteiatzen diren galderei erantzunez (IK): Eman ezazu Na-zko atomo bat duzula.

Zelan beregana lezake atomo honek gas noblearen egiturarik hurbilena? Suposa ezazu orain Cl-zko atomo bat.

Zelan beregana lezake atomo honek hurbileneko gas noblearen egitura? Eman dezagun atomook bata bestearen alboan daudela.

Logikaz zer egingo lukete Na-k eta Cl-ak bakoitza bere azken geruzan zortzi elektroirekin gera dadin? Adieraz ezazu hau marrazki baten bidez.

Zer kargarekin geldituko da Na? Zer kargarekin geldituko da Cl?.